KOMUNITATE IZAN

Adierazpena

Donostiako Tabakaleran egindako ASTIALDI BILTZARRA 2025 jardunaldian parte hartu zuten eragile anitzen ekarpenak jaso eta laburbiltzen ditu: gizarte-erakundeak eta denbora libre hezitzaileko erakundeak, tokiko administrazioak, foru-aldundiak, Eusko Jaurlaritza, ikastetxeak, familiak, boluntarioak eta kontratupeko pertsonak, zerbitzu espezializatuak, ezagutza-, prestakuntza- eta berrikuntza-zerbitzuak, eta haur, nerabe eta gazteak.
Entzutea, gogoeta egitea eta elkarren artean eraikitzea oinarritzat dituen prozesu baten ondorio da, berrikuntza eta ezagutza ardatz hartuta. Adierazpenarekin auzoko, herriko eta udalerriko komunitatea indartu nahi da, hezteko, zaintzeko eta haurren, nerabeen, gazteen eta familien ongizatea, parte-hartzea eta eskubideak bermatzeko. Komunitateko eragileen arteko sare-laneko kooperaziotik abiatuta.

15 begiradatan egituratzen da. Begirada horiek parte hartu duten eragileen baieztapen nagusiak biltzen dituzte, zeinak aurkeztutako komunikazio, elkarrizketa irekiko espazioetan egindako agerraldi eta ekarpenak jasotzeko gerora egindako komunitate-prozesuaren bidez adierazi baitira.

web recuadro azul
pexels cottonbro 9303632 edit

KOMUNITATE IZAN | KOMUNITATE IZAN | KOMUNITATE IZAN | KOMUNITATE IZAN | KOMUNITATE IZAN | KOMUNITATE IZAN | KOMUNITATE IZAN | KOMUNITATE IZAN | KOMUNITATE IZAN | KOMUNITATE IZAN | KOMUNITATE IZAN | KOMUNITATE IZAN | KOMUNITATE IZAN

web icono azul
Partekatutako esparru horrek, orain, ekintzari erreparatzen dio, eta adostasunak eta asmo onak garapen zehatz, iraunkor eta ebaluagarri bihurtzeko gonbitea luzatzen du.
web icono azul ii

Euskal Herrian.

Euskal Herria osatzen duten testuinguruen eta errealitateen aniztasuna kontuan izanik, eraikuntza komunitarioek sareak ehuntzen dituzte, herritartasuna indartzen dute eta herrialde gisa ukitzen gaituzten premia zehatzei erantzuten diete. Hori gizartearen esparruko komunitateko eragileek, proiektuek eta erakundeek, tokiko administrazioek, foru aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak bat eginez lortzen da, betiere, pertsonak beren garapenaren muinean kokatuz.

15 BEGIRADAK

01

Komunitatea behar duen gizarte-testuinguru korapilatsua.

02

Tokiko komunitatea ekintzarako lehentasunezko espazio modura.

03

Komunitatea ardatz duen tokiko garapena. Zerbitzuetarako, politiketarako, prozesuetarako eta proiektuetarako ezinbesteko ardatzak.

04

Haurrak, nerabeak, gazteak eta familiak erdigunean.

05

Herritarren parte-hartze
aktiboa.

06

Komunitateko eragileen zeregina: erantzukizun partekatua, haurren, nerabeen eta gazteen eskubideei begirako komunitate-sareak.

07

Lege-esparrua eta politika publiko aurreratuak aplikatzea.

08

Eskola eta komunitateko hezkuntza-komunitatea.

09

Tokiko komunitate askotarikoak.

10

Gobernantza kooperatiboa.

11

Zenbait alderdiren gaineko arreta berezia.

12

Komunitateko eragileak: prestakuntza, gaikuntza eta lagun egitea.

13

Ezagutza, diagnosia, ebaluazioa.

14

Berrikuntza eta eguneratzea.

15

Aisialdi hezigarria: pertsonen eta komunitateen garapenerako funtsezko tresna.

KOMUNITATE IZAN adierazpena

Scroll to Top